Jendetza batu da lehen entzierroan eta horrek pilaketa eragin du

Goiena 2022ko eka. 24a, 08:25

Gaupasa egindako lagun askok bete dituzte Erdiko kalea eta Kanpantorpea gaur goizean. Lehen entzierroaren zain zeuden guztiak, jai giroan. Zezen plazako sarrerara ere gazte asko gerturatu dira, bigantxak iritsi aurretik sartzeko asmoarekin. Sartzen hasi direnean hainbat jausi egin dira eta ez atzera eta ez aurrera geratu; eta bigantxak, iritsitakoan, horien gainetik pasatzen saiatu dira. Hainbat ikuslek eskaini diete laguntza lurrean zeudenei eta poliki-poliki lortu dute pilaketa desegitea.

Behin deseginda, gazteek pilaketan galdutako arropak eta oinetakoak geratu dira lurrean. Gertaera horrek haserrea eragin du gazte askorengan eta udaltzainengana joan dira hori adieraztera.

Bigantxekin jolasean

Bigantxek ikusmin handia sortzen dute eta oraingoan ere halaxe izan da. Gazteek jolasean jardun dute horiekin lehenengo kaleetan eta gero zezen plazan. Hainbatek, gainera, kolpeak ere jaso dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak