Pirinioetako Bidea ekimenean parte hartzeko izen-ematea, zabalik

Uxue Igarza Loiola 2022ko eka. 14a, 19:47

Euskal Herriaren eta Kataluniaren autodeterminazioa eskatzeko ekimena da Pirinioetako Bidea - Via Pirinenca. Uztailaren 2an egingo da, eta 300 gailurretik gora argiztatzea da asmoa. Horretarako, baina, izena ematea "ezinbestekoa" dela azpimarratu dute sustatzaileek.

Arrasatearrek bi mendi dituzte aukeran parte hartzeko: Iparla eta Astate. Arrasateko Gure Eskuko izen-emate mahaietan eman daiteke izena, Portaloian; egubakoitz arratsaldeetan, 18:30etatik 20:30etara eta zapatu goizetan, 11:00etatik 13:0oetara. Bestetik, Iparlaren alde egiten dutenek beste aukera bat ere badute: Besaide mendizale elkartearen egoitzan eman dezakete izena, astearte eta asteazkenetan, 19:00etatik 20:30etara.

Arrasateko Gure Eskuk azaldu du "ezinbestekoa" dela izena ematea, "mendi ibilaldia gauez izango denez, segurtasun neurri guztiak zaintzeko, federatu gabeak asegurua izan dezaten eta mobilizazioaren sostengu ekonomikoa ziurtatzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak