Osasun Sailak "estortsioa" ukatu eta Arrasateko zuzendaritza babestu du

Julen Iriondo M. de Zuazo 2022ko eka. 4a, 17:27

ESK-k atzo salatu zuen bi espezialistak uko egin dietela "iraupen luzeko kontratuei", eta langileek jasaten duten "presioa eta jazarpena" daudela erabaki horren atzean.

Debagoieneko ESIko zuzendaritzak langileei "estortsio sistematikoa" egiten diela ere salatu zuen ESK sindikatuak.

Salaketei erantzunez, oharra plazaratu du Osasun Sailak, eta adierazi du "erabat faltsua" dela Debagoieneko ESIn "profesional bat bera ere diskriminatzen edo estortsionatzen" denik.

ESK-k Arrasateko ospitaleko zuzendari medikoa kargutik kentzeko ere eskatu zuen atzo, eta Osasun Sailak erantzun du "babestu" egiten duela Debagoieneko ESIko "zuzendaritza taldearen kudeaketa".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak