Ekarpen zuzena egin dute Beasain 'historikoan'

Xabier Urtzelai 2022ko eka. 3a, 12:25

Aizpurua, ezkerrean, eta Gordobil, Goiena telebistako platoan.

RFEFko bigarren Mailara igo da beasain, domekan play-off-etako azken partiduan txantreari 3-0 irabazita. Lorpen horretan bi arrasatearrek parte-hartze zuzena izan dute, igor gordobil entrenatzaileak eta Mikel aizpurua erdilariak.

Duela 20 urte igo zen azkenekoz Beasain Bigarren B Mailara, eta, ordutik, talde bagoilaria Hirugarren Mailan egonkortu da. Denboraldi ikusgarria egin ostean, baina, irailetik aurrera beasaindarrek RFEFko Bigarren Mailan jokatuko dute, eta lorpen horren testigu, eta eragile, izan dira bi arrasatear: Mondrako jokalari ohi Mikel Aizpurua eta trena gidatzeko ardura izan duen Igor Gordobil entrenatzailea. Hala, astelehenean, lorpenaren gaineko errepasoa egin zuten Goiena telebistako Harmailatik saioan. Aurreratu zutenez, bien nahia da taldean jarraitzea.

Hasiera txarra
Helburu zorrotzekin hasi zuen
Beasainek denboraldia, baina segituan konturatu ziren zerbaitek ez zuela funtzionatzen, lehenengo bederatzi jardunaldietan hiru berdinketa baino ez zituzten-eta lortu, eta sei porrot. "Kontrarioek baino hobeto jokatzen genuen, baina partiduak galdu egiten genituen. Zerbaitetan huts egiten genuen", dio Mikel Aizpuruak. "Horregatik diot denboraldi hasieran inor gutxik espero zuela Beasain honaino iritsiko zenik, hasiera ez zelako batere ona izan". Hala, hasiera txar hura zuzentzeko, Gordobilen lantaldea jokalariekin batu zen. "Futbolean badugu esperientzia apur bat, hainbat taldetan egondakoak gara eta badugu esperientzia. Bagenekien jokalariekin berba egin beharra geneukala. Gauza bat da teknikoki eta taktikoki taldea ondo lantzea, baina jokalariei entzutea ezinbestekoa da, gauza asko beste ikuspuntu batetik ikusten dituzte, eta egokitu egin ginen eurek esandakoetara; jokatzeko modua aldatu egin genuen". Eta orduan hasi ziren emaitza onak etortzen, garaipenak bata bestearen ostean. "Familia moduko bat sortu dugu Beasainen, denok izan dugu helburu berbera buruan eta hortxe egon da arrakastaren gakoa. Izan ere, halako txapelketa bat ez da 13 jokalarirekin irabazten, jokalari guztien inplikazioa behar da", dio Gordobilek. Eta Aizpuruak ere garbi ikusi du hori. "Partidu asko ordezkoen aulkian zeuden jokalarien lanari esker irabazi ditugu. Edo, akaso, horregatik iritsi gara liga amaierara hobeto, denok izan dugulako jokatzeko aukera eta minutuak banatuago egon direlako. Sasoi amaierara taldea indartsu iritsi da".

Gero, ikusgarri
Aurreratu moduan, ligako 9.
jardunaldian Santutxuren kontra egindako 2-0ekoak arnasa eman zion talde gipuzkoarrari, eta hor hasi ziren egoera zuzentzen, hainbat hilabete geroago, joan den domekan, play-off-etako azken partidua aurreikusi baino errazago –3-0, Las Rozaen– irabazi duten arte. "Oraindik ez dugu barneratu egin duguna. Joan den domekan izan zen azken partidua, ondoren etorri dira talde afari eta ospakizunak... Eta uste dut oraindik ez garela lasai eseri egindakoaz hausnartzera. Aurrerago etorriko da hori", dio Aizpuruak Bi talde gipuzkoar. Hori horrela, Beasain eta Reala C taldeak izango dira, datorren denboraldian, RFEFko Bigarren Mailan izango diren talde gipuzkoarrak. Gordobilek garbi dauka, aurten sortu duten "familia" horri eutsi behar diote. "Hirugarren Maila zena baino lehiakorragoa da RFEFko Bigarren Maila, mailaz igotzeko asmoa duten taldeek aurrekontu politak
izaten dituzte eta maila oso one
ko jokalariak izaten dituzte. Esaterako, Sestao eta Arenas zelaietan jokatuko dugu, liga zorrotza izango da. Hala ere, nik uste dut Beasainek aurtengo
taldeari eusten badio eta, horre
kin batera, ondo indartzen bada, kategoria horretan lan txukuna
egin dezakeela. Maila polita du
ten jokalari gazteak ditugu taldean, kategoria berrira ondo egokitu daitezkeenak, eta baita esperientzia handia duten jokalariak ere".

Jarraitzeko nahiarekin
Etorkizunaz galdetuta, Aizpurua
hasi da berbetan. "Ea datozen bi asteetan klubarekin berba egin dezakegun. Bistan da oso erronka polita izango litzatekeela Beasainen jarraitzea, kategoria berri batean jokatuko nukeelako, maila oso oneko jokalarien kontra... Norberak ere halakoetan hobetzeko aukera izaten du, eta nik gustura jarraituko nuke. Nork esango zidan duela 6-7 urte, Mondrarekin Ohorezko Erregional Mailara igo nintzenean, gaur egun hemen egongo nintzenik". Etorkizunari buruz berba egiterakoan, entrenatzaile arrasatearrak irribarre eginez erantzun du; kontatu duena baino gehiago dakien seinale: "Osatu dugun familia honetan jarraitu nahi nuke nik ere, oso gustura egon naizelako Beasainen, argi daukat
hori eta halaxe esan dugu, gai
nera. Baina klubarekin berba egin behar dugu, ea eurek ze asmo duten, ze aurrekontu izango duen taldeak... Badira berba egin beharreko gai batzuk, eta orduan hartuko dugu guk ere erabakia".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak