Etxeko espazioak txukun antolatzeko tailerra egingo dute Belun dendan barikuan

Hasier Larrea 2022ko eka. 1a, 11:57
Maitane Ormazabal antolatzaile profesionala (Argazkia: tapuntu.eus).

Maitane Ormazabal antolatzaile profesionalak minimalismoaren bitartez etxea txukun mantentzeko gomendioak emango ditu Zerkaosteta kaleko Belun Une Ahaztezinak dendan.

Dendako arduradunek Tertulixan hitzaldi-zikloari jarraipena emango diote ostiralean, ekainak 3, 18:00etan hasita. Maitane Ormazabal lasartearra gonbidatu dute oraingoan, Ordena kanpotik eta barrutik izena jarri dioten tailerra gidatzeko.

Txukuntzen.eus ataria kudeatzen du Ormazabalek, bulegoak eta etxebizitzak ahalik eta modu txukun, egoki eta lasaienean ordenatzeko zerbitzuak emanez. Ostiraleko saioan "minimalista izatea zergatik kostatzen zaigun hainbeste" azalduko du: "Gai psikologikoa da, estetikoa baino gehiago. Auto-ezagutzatik, gure espazioetan oinarrizko objektuak bakarrik mantentzea lor dezakegu; izan ere, orduan eta gauza gehiago pilatu, gero eta energia gehiago behar dugu horiek zaintzeko". Plaza mugatuak daudenez, 943 04 03 20ra deitu beharko da aurrez. 

Ekainaren 11n, azkenik, trapuzko panpinen tailerra egingo dute, 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta, Ruben Pantigaren eskutik, 20 euroren truke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak