Gaurko saioari dagokionez, 3 urtetik gorako haurrei zuzenduta egongo da eta Itsaso Pagoaga Olgetako arduradunak eskainiko du. Izen-ematea 5 euro izango da pertsonako.
Ekainaren 3an, bestalde, Maitane Ormazabal antolatzaile profesionalak Ordena kanpotik eta barrutik hitzaldia egingo du, 18:00etan, "txukun, ondo eta lasai" bizi ahal izateko.
Ekainaren 11n, azkenik, trapuzko panpinen tailerra egingo dute, Ruben Pantigaren eskutik. 6 urtetik gorako haurrei zuzendutako saioa izango da eta izen-ematea 20 euro da pertsonako, materiala barne. Gainera, bakoitzak bere panpina eraman ahal izango du etxera.
Izena emateko, 943 04 03 20 zenbakira deitu beharko da.