Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ikasleei "enpresen kudeaketa arloan formakuntza emateko eta euren enpresak osatzen laguntzeko" sortu zen 2010ean, helburu bakarra gomutan: industriari lotutako lanpostuak sortzea.
Geroztik, 100 bat proiektu edo kontsulta jasotzen dituzte urtero, eta dirulaguntza, promozio zein garapenetan eskainitako bitartekaritzaren ondorioz, 15-16 enpresa berri edo dibertsifikazio sortzen dira. Komunitateari laguntzea xede, proiektu berritzaile bat esku artean duen edonork ditu Saiolaneko ateak irekita; baita Goiena Komunikazio Taldeak ere.