Okila, enara edo martin arrantzalea ezagutu dituzte goizeko txangoan Arrasaten

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko mai. 22a, 18:48

Naturan Jolasean egitasmoaren barruan, kaleko hegaztiak ezagutzeko ibilalditxoa egin dute goizean Arrasaten, eta jolasak arratsaldean, besteak beste.

Leintz Eskola Kirolak, Besaide Mendi Elkarteak, Gaztetxeko Guraso eta Haur Asanbladak, Udalako Ingurumen Eskolak, Guraso.eus-ek eta Txatxilipurdik elkarlanean, Naturan Jolasean jaialdiaren zazpigarren edizioa antolatu dute asteburu honetarako.

Espeleologia eta orientazioa egin zuten atzo eta gaur, domekan, kataloxak hartu eta hegaztiak ikustera atera dira. Monterronen bukatu dute 1:00etan Maiatzaren bata plazan hasi duten ibilaldia, Naiara Corcueraren gidaritzapean. Herriguneko berdegunean gero, naturako elementuetan eta jolasetan oinarritutako ekintzak egin dituzte: lokatzetan jolastu, photocall-a, yoga, txoriak margotu eta zintzilikatu edo Leire Etxezarreta eta Pello Eriz gazteen zuzeneko musika emanaldia, esaterako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak