Garaia Parkean, Berrikuntza Pertsonen Kudeaketan

Eneko Azkarate Laspiur 2022ko mai. 6a, 12:10

Maiatzean, asteartero, Ptgaraiak enpresei eta gizarteari proposamen desberdin bat eskaintzen die.

Randstad-en azken txostenaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak %7ko absentismo tasa izan zuen 2021ean, Espainiako batez bestekoa baino puntu eta erdi gehiago. 2022ko martxoaren 10ean, Europako Parlamentuak Europar Batasunaren esparru estrategiko berri bati buruzko txostena onartu zuen, 2020tik aurrerako laneko osasunaren eta segurtasunaren arloan. Bertan, dei berezia egiten zaio lantokietako arrisku psikosozialen tratamenduari. Era berean, frogatu da ziurgabetasun-maila handiekin bizitzea estresaren ondorio fisiologiko eta psikologiko negatiboen agertzearen probabilitate handiagoarekin eta antsietate, depresio eta bizi-kalitate txikiagoarekin lotzen dela (Arce, 2012; Stuckler eta Basu, 2013).

Gizarteak eta pertsonok behar berriak ditugu? Arazo desberdinak jasaten ditugGizarteak eta pertsonok behar berriak ditugu? Arazo desberdinak jasaten ditugu? Eta enpresek arazo eta behar berriak al dituzte azken urte hauetan? Pertsonak kudeatzeko eran prozedura berriak diseinatu eta aplikatu behar al dira?u? Eta enpresek arazo eta behar berriak al dituzte azken urte hauetan? Pertsonak kudeatzeko eran prozedura berriak diseinatu eta aplikatu behar al dira?

Kultura bortitza erakundeetan

Aste honetan Kultura bortitza eta oldarkortasuna erakundeetan gaiarekin hasi dugu Berrikuntza Pertsonen Kudeaketan 2022ko hitzaldien zikloa, PTGaraian. Ordezkari bezala In Group enpresatik Nieves Barahona izan dugu. Marshall Rosenberg psikologo estatubatuarraren indarkeriarik gabeko komunikazioa aurkeztu du tresna gisa, arazo hau kudeatzeko. Kultura bortitza aipatzen dugunean, seguruenik gurean ez dagoela pentsa genezake, baina badira mikroindarkeriak gure egunerokotasunean, batzuetan kontuan ez ditugunak edo normaltzat eman ohi ditugunak.

Indarkeriako jokaerari dagokionez, nabariak izan ala ez, lau arlo ditugu lantzeko: juizioa, emozioak, beharrak eta eskakizunak. Eta kontuan izan beharreko hitza ardura litzateke. Batetik, gure ardurapean dagoelako jokaera horiek gugan ekiditea. Bestetik, norbaitek gurekiko harremanean era bortitzean tratatzen gaituenean, gure erantzunaren eta jarreraren ardura gugan dagoelako. Azkenik, jarrera bortitz baten testigu garenean, horretan ere geure burua nola kokatu, zer egin edo zer ez egin, gure ardurapean dagoelako. Ahots askok diote indarkeria erabiltzen dutenek bakarrik dutela horretan zer esana, baina ardura gizarte osoarena da eta ondorioak ere gizarte osoak jasaten ditu. Era zuzenean edo zeharka. Aldaketak gero eta biziagoak dira eta aldaketa horietara egokitzeko tresna berriak behar ditugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak