Arrasateko Udal Bibliotekak 12 eta 18 urte arteko gazteei zuzendutako ikastaroa jarriko du martxan datorren egubakoitzean Kulturaten, 18:30etik 20:00etara, eta jarraipena emango diote maiatzaren 13an, ordu eta toki berean. Izena emateko, klikatu hemen.
Peru Magdalena eta Saroa Bikandi durangarrak izango dira tailerraren dinamizatzaileak. Euren eskutik, nerabeek hip-hop kultura "modu jostagarrian" ezagutuko dute. Ondoren, rap abestiei buruz jardungo dute; zer diren, nondik datozen, hitzak eta errimak, poesia eta bat-batekotasuna, eta halakoak aztertuko dituzte. Bukatzeko, rap abesti bat idatzi eta grabatuko dute.
'HitzArtea Km0', bihar
Horrez gain, bihar emango diote amaiera Liburuaren Egunaren bueltan ondutako egitarauari; Kulturaten, 19:00etan hasita, Arantza Otaduy, Iker Barandiaran, Eneko Barberena, Maria Oses, Marian Porcel eta Jokin Mitxelena sortzaileek hartuko dute protagonismoa, HitzArtea Km0 ekimenaren baitan.