Arrasatearra "oso pozik" azaldu da egin duen saioarekin. "Oso gustura aritu naiz hasieratik, eta asko disfrutatu dut. Gainera, oso giro polita sortu da eta jendea bertsoak entzuteko gogoz zegoen". Izan ere, azaldu duenez, iaz elizan egin behar izan zuten saioa, pandemia dela eta. "Polita izan zen, baina ez da gauza bera".
Ibilbide luzea du Osinalde sariak. 1971. urtean egin zuten lehenengoz eta aurtengoa 50. edizioa izan da, 2020an ez baitzuten egin, pandemiagatik. 5o edizio horietan, bertsolaritza munduko izen handiek irabazi izan dute saria. "Erreferentziazko plaza da, eta ilusio berezia egiten dit hemen irabazi izanak", dio Zuazubiskarrek. Modu horretan, izen handi horien zerrendara batuko da Ane Zuazubiskar.
Arrasatearrarekin batera, Oihana Arana eskoriatzarra eta Aitor Tatiegi oñatiarra ere aritu dira bertso-saioan.