Drag-ikuskizuna, rapa eta rocka, San Andresko jaietako lehen egunean

Hasier Larrea 2022ko api. 21a, 10:13

Wood Strings taldea, Aramaioko Gazte Egunean.

Apirilaren 29an, barikuan, hasiko dira San Andres auzoko jaiak. Jai batzordeak gauean zehar Gudarien Plazan antolatu duen egitaraua kaleratu berri du. Albina Sturdust eta Divina Comedia bikotea, Ixsyroi rap-kantaria, Zulo Crew rap taldea eta Wood Strings rock, pop eta country estiloko boskotea izango dira oholtzan, 23:00etatik aurrera.

Orotariko estilo eta gustu artistikoen eszenatoki bilakatuko da Gudarien Plaza San Andresko jaien lehen egunaren aitzakiapean. Lau ikuskizun desberdin egongo dira festazaleen gozamenerako apirilaren 29ko gauean. Drag-showa egingo dute Albina Stardust eta Divina  Comedia izenaz ezagutarazten diren bi artistek. Fran Pedrosa Ixsyroi rap-kantariak bere errepertorioa eskainiko du. Berau bakarka arituko da, baina raparen bueltan mugitzen den talde bat ere igoko da oholtzara: Zulo Crew; Pier ZC, Ali ZC eta Kate ZC dira zigilu horren atzean daudenak. Bestalde, zapatuan ez ezik (ikus erlazionatutako artikulua), barikuko hitzordu horretan ere egingo diote rock doinuei tokia, Wood Strings taldeak bere kantuak joko baititu, tartean, iaz kaleratutako Isladak diskokoak.

Tokiko sortzaileen aldeko apustua egin du San Andresko jai batzordeak egun horretarako, protagonista guztiek baitaukate lotura Arrasaterekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak