Arrasateko Gazte Alternatiboen Kofradia Organizatuak (AGAKO) ekin dio 31. urteurreneko ospakizun ekitaldiei. Azken asteburuan izango dira ekitaldi nagusiak baina atzo girotu zuten kalea, bereziki, Orioko M-n Baen batukada taldearekin. Gauean gaztetxean jarraitu zuen festak DJ Rosamari bikote gasteiztarrarekin eta Durangoko Malakiasek eta Maixarekin.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.