AGAKOren urtemuga ospatzeko ekintzak, zapatuan egun osoz

Hasier Larrea 2022ko api. 8a, 12:00

AGAKO-ko kideak, apirilaren 1ean, Korrika eguna ospatzen (Argazkia: AGAKO).

'Itzalenak gara, itzalei esker gara' izena jarri diote gaztetxeko asanbladako kideek zapatuan egingo duten ekintza-sortari. AGAKO-ren 31. urteurrenaren baitan, apiril osoan ari dira ekitaldiak antolatzen.

Hala, bihar, 13:00etan, herri argazkia aterako dute Arbolapetan, Galder Barbadoren eta Aitor Zelaiaren absoluzioen alde. 19:30ean, Oriotik etorriko den M-n Baen batukada taldeak martxa betean jarriko du erdigunea, Portaloitik hasita. Gauean, 23:00etan hasita, DJ Rosamari bikote gasteiztarrak abestiak pintxatuko ditu, eta, ondoren, Durangoko Malakiasek eta Maixak abesti ezagunak moldatuko dituzte gaztetxean. Bestalde, hilaren 12an, 19:00etan, Iñigo Cabacasen hilketari buruzko dokumentala jarriko dute: Cronicas de una herida abierta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak