Atzo, martxoak 28, Korrikaren erronka landu zuten zentrora joaten diren pertsonekin: " Korrikaren testua itzuli genuen hainbat hizkuntzatara: wolof, serer, mandinka, errumaniera, amazight, hassaniera, arabiera…"
Eguaztenean eta eguenean talde dinamika egingo dute Korrikaren zergatia eta nondik norakoak ezagutzera emateko. Eta egubakoitzean Korrikarekin bat egingo dute: "Bertatik igarotzen dela aprobetxatuta, lehenengo Arrasateri bira emango diogu herria sakonean ezagutzeko. Ondoren, Korrikan parte hartuko dugu, eta azkenik, elkarrekin bazkaldu".