250 astigar landatu dituzte Besaideko lursailetan

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko mar. 29a, 15:42

2016an Basoa Fundazioak eta Euskotrenek lankidetza akordio bat sinatu zuten, Zuri esker, jasangarria da Euskotren ekimenaren baitan, materialen birziklapena eta zuhaitzen landaketa sustatzeko asmoz. Akordio horren ondorioz, 250 astigar landatu ahal izan dituzte Besaideko mendian, Besaideko Euskal Mendizale Federazioaren lursailetan.

2020ko abendu bukaerara arte jasotako material plastiko guztia (75.000 ale baino gehiago) TerraCycle plastiko birziklapen enpresara eraman eta erabilpen berri baterantz bideratu ahal izan dute. "Honi esker, ia 1.000 euroko diru-iturria jaso ahal izan du Basoa Fundazioak Euskal Mendizale Federazioaren jabetzan dagoen Besaide mendi tontorreko lursailean zuhaitz landaketa berri bat egiteko", azaldu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak