Uriben eta Uribarrin aire kalitatea aztertzeko neurgailu bat jartzeko eskatu dio Udalak Jaurlaritzari

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko mar. 24a, 09:40

Kea Fagor Ederlanen lantokitik irteten, Uribe auzoan, 2016an.

Arrasateko Udalak Eusko Jaurlaritzari Garaia esparruaren sarrerako biribilgunean neurgailua jartzeko eskaera egin dio. "Uribe eta Uribarri auzoen kutsadura egoera aztertzen lagundu dezake neurgailuak, datuen jarraipena egiteko aukera eskainiz", adierazi du Udal Gobernuak.

Uribe eta Uribarri kaleen inguruko bizilagunen eta erabiltzaileen iradokizunen harira etorri da eskaera. "Eusko Jaurlaritzak neurgailua ezartzea erabakiko balu (airearen kalitatearen azterketa Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoa da), Udalak bere gain hartuko lituzke ezarriko diren instalazioek sor ditzaketen urbanizazio lanak: lurra prestatzea, instalazio elektrikoa, saneamendua eta abar".

EAEn 53 neurgailu daude, horietako bat Arrasaten, Jose Maria Arizmendiarrieta plazan, eta bailarako bakarra da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak