Konpost gunea egokituko dute Garagartza auzoko baratzeetan

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko mar. 21a, 10:53

Garagartzako Baratze Ekologikoen Batzordeak eskatuta, eta Arrasateko Udaleko Zerbitzu Teknikoak proposatuta, Udalak Garagartza auzoko baratzetarako konposta egiteko gune bat egokituko du. 45 metro karratuko azalera izango du, eta bi metroko altuera.

Lehenik, lurzorua berdinduko dute, eta ondoren egingo dute bi ate izango dituen estruktura. "40 metro kubiko konpost sartzea dago aurreikusia eta ortuetako erabiltzaileek, horrela, konposta urtean zehar eduki ahal dute erabilgarri eta beharrekoa dutenean erabili dezakete", azaldu dute Udal Gobernutik.

Helburua "herritarrak hondakinen kudeaketa jasangarriago batean inplikatzea" da, "ekonomia zirkularraren aldeko apustuarekin eta, materia organikoa herritar guztiek aprobetxa ditzaketen baliabide bihurtuz, jatorrian bereizketa sustatuko duena".

Protec enpresa datozen asteetan hasiko da konpost gunea egiten, 8.659,97 euroko inbertsioarekin.

84 ortu daude Garagartzan

Garagartzako ortuak 2009an ireki zituzten. Ortuen erabiltzaileen elkarte bat sortu zen eta elkarteak berak kudeatzen ditu, Garagartzako Baratze Ekologikoen Batzordeak, Udalaren eta Garargartzako baratzeen erabiltzaileen artean lankidetza hitzarmena sinatu ostean.

Egun, 84 baratze daude Garagartzan, 83 erabiltzaileentzako eta bat, Udalaren jardunerako. Aurten, esaterako, Ingurumen Eskola erabiltzen ari da bere jardueren barruan (Eskolako Agenda 21).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak