Artea eta zentzumenak nahastuz, ikusmina eragin du 'Desitsatsi' ikuskizunak

Jone Olabarria 2022ko mar. 13a, 12:48

"Zentzumenen aldetik kultura zelan jasotzen dugun" erakusteko asmotan sortutako ikuskizun-erakusketa eskaini zuen atzo Iban Galan ilustratzaile arrasatearrak Iratin, Jon Garcia (gitarra, sintetizadoreak) eta Eñaut Zubizarreta (biolontxeloa) musikariekin batera. Bi pase egin zituzten, eta bietan harrera "oso ona" izan zela azaldu dute.

Koadro bakoitzarendako abesti bat egin, eta Galanen azalpenekin tartekatu zituzten musika une horiek. Erakusketetan ikuslearen eta artistaren artean harremanik ez zegoela ikusita, zerbait berezia egin nahi izan zuen Galanek ikusleengana gerturatzeko: "Egia esanda, ez genuen halako harrera ona izatea espero, bi paseak izugarriak izan ziren. Jendez gainezka egon ziren bi paseak. Lagunak, familia egotea eta etxean aritzea beti da berezia guretzat eta ikuskizunarentzat ere. Oso gustura ibili ginen, eta kanpotik jasotako kritikak eta erantzuna oso positiboak izan ziren".

Erlazionatuak

Margolanak, zuzeneko musikarekin jantzita

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2022 mar 11 Aretxabaleta   Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak