32. Lilatoia lasterketa herrikoiaren filosofiarekin batu dira Sasoibideko lagunak asteburuan, emakumeek kalean kirola egitea sustatzen baitu ekimenak. 1990ean egiten hasi zirenetik COVID-19ak bakarrik oztopatu du ohiko Lilatoia, baina iaz proposatutako formatu bereziaren ostean indarberrituta itzuli da, aurten 5.000 lagunek parte hartu baitute guztira.