Emakume ahaztuak, fokuan jarrita

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2022ko mar. 6a, 18:43

Harrera "oso ona" izan dute Arantza Otaduy arte-historialariak atzo, zapatua, eta gaur herriko erdiguneko kaleetan zehar egin dituen Emakume Ahaztuak izeneko bisita gidatuek. Garai bateko Arrasaten garrantzitsuak izan ziren emakumeen izenak eta izanak agerian jarri ditu Otaduyk, eta bisitariak "harrituta" eta "eskertuta" jarraitu dituzte azalpenak.

Erdiguneko kaleetan zehar ibili dira Arantza Otadui arte-historialariak gidatutako Emakume ahaztuak izeneko bisita gidatuetan. Zarkaosteta kalean dagoen Iturriotz atetik abiatu dira, San Juan Batailatzailearen parrokiaren ondoan egin dute hurrengo geltokia, Herriko Plazan hirugarrena, handik Seber Altube plazaraino joan dira eta Biteri Plazan borobildu zuten bira. Bi egin dituzte, euskaraz bat eta gazteleraz, bigarrena.

Gidaria ere, "pozik"

Profil eta adin ezberdineko herritarrak izan dira bisita gidatuetan parte hartzen. "Sorpresa izan da niretzako, adin batetik aurrerako emakumeak espero nituelako gehienbat, baina denetarikoak izan dira, eta nik espero baino gizon gehiago ere bai. Esango nuke bisitariek ulertu dutela garai baten herriko kaleetan entzuten ziren burdinolen zarataz gainera, hor zeudela emakume askoren barreak kantuak eta negarrak ere bai. Pertsonaia gustukoenak, bi izan dira bereziki:  Santxa Otxoa de Ozaeta bertsolaria, herriko erraldoi konpartsako pertsonaietako bat bat eta nire kuttuna den Maria Asensio de Garibai, Arrasateko lehenengo eskolako eraikitze prozesua bultzatzen zuen alarguna".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak