Bide horretan, bell hooks aktibista feministari eta berak kaleraturiko Feminismoa denon kontua da liburuari eman nahi izan diote ikusgarritasuna aurten: "Aktibistak zioen bezala, ausardia izan behar dugu iraganetik ikasteko eta printzipio feministak gure bizitzako eremu publiko eta pribatu guztietan nagusi izango diren etorkizunaren alde lan egiteko". Jendartea bere osotasunean interpelatzen du bell hooksek. "Izan ere, arraza, klasea eta sexuaren aurrean norberaren posizioa aztertu eta gero, mundu guztia feminismoarekin bat egitera gonbidatzen du. Hori nahi dugu egin guk ere Martxoaren 8ko egitarauarekin".
"Feminismoa ardatz eta oinarri hartuta, jendarte parekide bat lortzeko bidean", honakoa da datozen egunetarako antolatu den programazioa:
- Martxoak 5: Emakume Migratuentzako Topagunea. Emakumeak borrokan tailerra. 16:00etatik 19:00etara. Aurrez izena eman behar da Emakume Txokoan.
- Martxoaren 7tik 18ra: Martxoaren 8ko kartelen erakusketa, Emakume Txokoan.
- Martxoak 8: Arrasateko Mugimendu Feministak deituta, 19:30ean manifestazioa Biteri Plazatik, Zapaltzen gaituen sistemari sua! Antolakuntza feminista gure garra lemapean.
- Martxoak 11: Umore feminista oholtzara bakarrizketa saioa: Bea Egizabal Ollokiegi, Kaitin Allende Zaldunbide eta Belen Nevado Mendez.
- Martxoak 19: Sexualite eta gorputz esperientzia propio baterantz tailerra: 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era.
- Martxoak 26: Emakume artisau eta bertako produktuen ekoizleen azoka, Sebero Altube Plazan, 10:00etatik 14:00etara.
- Apirilak 1: erakusketa-tailerra, Tazolteotl, plazeraren eta pasioaren jainkosa, 18:00- 20:00 artean, Emakume Txokoan. Aurrez izena eman behar da Emakume Txokoan.