100 bat abelburu hartuko ditu Kurtzetxikik 2022an

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko ots. 28a, 15:46

Arrasateko Udalak, "herriko ingurumen naturala mantendu eta sustatzeko duen konpromisoa berretsiz", Kurtzetxiki mendiko udal titulartasuna duten lursailak larratzeko 2022ko baimenak eman berri ditu. Hala, jakinarazi duenez, ia 100 abelburu larratuko dira eremu horretan.

Arrasateko Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariekin elkarlanean aztertu du zein den abelburu kopuru egokiena Kurtzetxikiko larreak "modu jasangarrian" aprobetxatzeko. Gehienezko kopurua hurrengoa litzateke: apirilaren 1etik urriaren 31ra 25-30 buru larri (behiak eta behorrak) eta azaroaren 1etik abenduaren 31ra 120 buruko artaldea.

2022an, Arrasateko zazpi abeltzainek izango dute euren ganadua Kurtzetxikin, 2021ean bezala. Guztira 94 buru izango dira: 29 behi eta behor eta 65 ardi.

  • Sabino Llodiok apirilaren 1etik urriaren 31 bitarte 5 behor.
  • Juan Jose Iturbek azaroaren 1etik abenduaren 31ra 65 ardi.
  • Aitor Murgoitiok apirilaren 1etik urriaren 31 bitarte 5 behi.
  • Aitor Aranak apirilaren 1etik urriaren 31 bitarte 5 behi.
  • Jesus Garaik apirilaren 1etik urriaren 31 bitarte 5 behi.
  • J.M. Plazaolak apirilaren 1etik urriaren 31 bitarte 5 behi/behor.
  • Maria Pilar Ibabek apirilaren 1etik urriaren 31 bitarte 4 behi.

Arrasateko Udal Gobernuak adierazi duenez, helburua da larrean ibiltzea mendiaren kontserbazioarekin eta mendia hobetzearekin bateragarria den eran burutzea, "betiere Gipuzkoako lurraldearen mendiei eta ganadu kudeaketari buruz ezarrita dauden neurriak jarraituz eta lehen sektorea sustatuz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak