Debagoieneko Ezker Anitza-IUk Ukrainaren aurkako erasoa gaitzetsi du

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko ots. 24a, 11:48

Argazkia: Ezker Anitza-IU.

Errusiako Gobernuak Ukrainaren aurka egindako erasoa gaitzetsi du alderdiak, "azken asteetan NATOren eta Errusiaren artean izandako tentsioen gorakadaren eta Donetsk eta Luhansken independentziaren aldebakarreko onarpenaren ondoren". Hala, irtenbide diplomatikoaren alde agertu da.

Errusiar indar militarra estatu subirano baten aurka erabiltzeari uko egiten diote, aldez aurretik NATOko indarrak Errusiarekin muga egiten duten herrialdeetan hedatzeari uko egiten dioten bezala. "Beraz, dei egiten diegu eragile guztiei bide militarretik alde egiteko eta nazioarteko zuzenbidea eta diplomazia defendatzeko, gatazkak konpontzeko bide bakar gisa, eta Espainiako Gobernuari dei egiten diogu zuzenean edo zeharka gatazka hau elikatzen ez laguntzeko".

Ezker Anitza-IUk uste du "ezinbestekoa" dela Ukrainak, Errusiak eta Donetsk eta Luhanskeko ordezkariek sinatutako Minskeko Akordioetara itzultzea, "gatazkari amaiera emateko eta deseskalatze bat lortzeko". NATO desegonkortze-faktore bat dela diote, eta, horregatik," inoiz baino premiazkoagoa" dela hura desegitea eta segurtasun-politika propio eta autonomoaren aldeko apustua egitea, "Europaren interes geoestrategikoak benetan kontuan hartuko dituena".

Egoerak horrek energia arloan Europar Batasunarentzat dituen ondorioek ere kezkatzen dute alderdia. "Energia subiranotasunaren alde apustu egiten duen politikarik ez dagoelako eta Ameriketako Estatu Batuekin akordioak sinatu ez direlako Europan gasa saltzeko, nahiz eta garestiagoa izan eta klima-inpaktu handiagoa izan."

Gatazka konpontzeko, Ukrainia neutral bat behar dela adierazi du alderdiak, "eskualde desmilitarizatu batean, dauden gatazkak elkarrizketaren bidez konponduz". Horregatik, bakearen aldeko mobilizaziorako deia egin du Ezker Anitzak, "eta eraso militarren eta aldebakarreko neurrien aurrean, irtenbide baketsua lortzeko bide diplomatiko guztiak irekita mantentzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak