Hasi dituzte 42 plazako aparkalekua egiteko lanak

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko otsailaren 24a

Hondeamakinak, gaur, lanean.

Txaeta kalean, Debagoieneko Ospitaleko larrialdi zerbitzuen ondoan, 42 aparkaleku egingo ditu Osakidetzak, eta dagoeneko hasi ditu horretarako lanak Orsa SL enpresak. 80.000 euro inguruko aurrekontua dute lanek, eta hiru astetan bukatzea aurreikusten dute.

"Zoru publikoa da eta Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean ekipamendu moduan jasota dago. Eraikinak egiteko asmoa zegoen eta plan orokorrak baimentzen du aparkalekuak egiteko aukera. Beraz, Osakidetzak egingo ditu aparkaleku horiek", azaldu du Maria Ubarretxena alkateak.

Esan moduan, 42 plazako aparkalekua egingo dute eta doakoa izango da.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak