Egileak hala azaldu du: "Leloa irakurtzeaz bat argi izan nuen askotariko pertsonez osatutako irudi bat sortuko nuela, non pertsona batek beste bat eutsiko zuen eta denak elkar sostengatuko zuten. Izan ere, batak bestea osatzen du eta elkarrekin forma solido bat sortzen dute. Banaka izan bagarela, baina denon artean sortzen dugula bizigarriagoa izango den gizartea, bizigarriagoa izango den etxea. Feminismoa etxe".
XXV. Kartel lehiaketara aurkeztutako lanak ikusteko aukera egongo da martxoaren 7tik 18ra, Emakume Txokoan egingo den Martxoaren 8ko Kartelen Erakusketan, astelehenetik eguenera 15:00etatik 18:00etara eta egubakoitzetan, 10:00etatik 14:00etara.