Auzoaren mugikortasun bertikaleko proiektuaren definizioa modu parte-hartzailean egin zuten bizilagunekin, iazko ekainean. "Aurkeztutako hiru aukeren artean, Elkano, Galizia eta Santa Teresa kaleetako hiru igogailu eta lau pasabide hartzen dituen proiektuaren alde egin zuten auzotarrek, eta hori da gauzatuko dena", dio Maria Ubarretxena alkateak (beheko irudian agertzen dena).
Proiektuak igogailuen "irudi bateratua" proposatzen du, "hiri-mugarri horien artean harreman bisuala ezarri ahal izateko, oinezkoentzako ibilbideetan lortu nahi diren konexioak sorraraziz".
