Kultura musikala herriratzea, urrezko ezteietako erronka

Jon Irizar Aranguren 2022ko ots. 16a, 09:37

Musika hezkuntza eta kultur ekintzak, Arrasate Musikalen oinarri. (Argazkia: Arrasate Musikal)

Ospakizun urtea izango da 2022a Arrasate Musikalentzat. Monterrongo Jauregia utzi eta Juan Arzamendi Musika Etxean botako dituzte sustraiak udaberrian, Arzamendik ereindako proiektuak mende erdia beteko duen urtean, hain zuzen.

1972an abiatutako "kalitatezko eta aukera anitzeko" eskaintza sendotzea dute helburu, musika hezkuntzan zein kultur ekintzetan egindako ibilbideari eutsiz eta erronka berriei helduz.

Kultura musikala

Talde lana, sentimenduak, adiskidetasuna, esfortzua, errespetua eta elkarlana dira, besteak beste, musikari lotzen zaizkion balioak. Oinarri horietatik abiatuta, Arrasate Musikalek herriko kultura musikalaren sustatzaile eta erreferente izan nahi du. Herriarengana heltzeko eta eragiten jarraitzeko batu da, beraz, Goienakideen komunitatera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak