Korrika aurkezteko eta lehen kontaktuak egiteko baliatu zuten lehen saioa. "Ideia batzuk plazaratu genituen eta egin daitezkeen ekintza batzuk mahaigaineratu. Edozelan ere, etxeko lanekin atera ginen bileratik, gauza gutxi zehaztuta", azaldu du Olaia Muruak, Arrasateko Korrika batzordeko koordinatzaileak.
Beste gaietako bat, Korrika txikiarena da, ikastetxeek erabaki beharko dute egin edo ez. "Kontua da, 13:00etan pasatzen dela hemendik, bazkalorduan, eta erabaki beharko dute egin daitekeen edo ez eta, egiten bada, ze ordutan egin eta nola".
Apirilaren 1ean iritsiko da Korrika Arrasatera; 12:57an Musakolatik sartuko da.