Aita Menniko hainbat langilek elkarretaratzea egin dute Eusko Legebiltzarraren aurrean

Jon Irizar Aranguren 2022ko ots. 9a, 17:28

Aita Menniko hainbat langile, Eusko Legebiltzarraren aurrean egin duten elkarretaratzean. (Argazkia: ELA)

Egubakoitzean iragarri bezala, Eusko Legebiltzarraren aurrean bildu dira Aita Menniko hainbat langile ELA sindikatuaren deialdiarekin bat eginez. Lan hitzarmena adostea helburu, hamaseigarren greba eguna dute gaurkoa. Eguen zein egubakoitzerako ere mobilizazioak deitu dituzte.

Hitzarmenaren alde. Aita Menni borrokan lelopean, protesta egin dute Aita Menniko hainbat langilek Eusko Legebiltzarraren aurrean. ELA sindikatuak deituta bildu dira Gasteizen, eta orotara, hamaseigarren greba eguna dute gaurkoa –aste honetako hirugarrena–.

Gaurkoa ez da izango, baina, asteko azken mobilizazioa. Izan ere, bihar, eguena, kotxe karabana bat egingo dute goizeko 07:00etatik aurrera, eta arratsaldean, berriz, elkarretaratzea egingo dute ospitale aurrean 14:30etatik 15:30etara. Egubakoitzean emango diote amaiera greba aste honi; kasu honetan, manifestazioa egingo dute Arrasaten, goizeko 11:00etan Udaletxe aurretik abiatuta.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak