Ordenagailu eramangarriak eta tabletak jaso gura ditu Ekin Emakumeak elkarteak

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko ots. 2a, 13:38

Ekin Emakumeak elkarteak, Udaleko Aniztasun sailaren babesarekin, arrasatearrei kolaborazioa eskatu die arrakala teknologikoari aurre egiteko. "Zaharkituta edo etxeko txoko batean baztertuta izan ditzakezuen ordenagailu eramangarriak edota tabletak eskainiz lagundu dezakezue", azaldu dute.

"Salerosketak, tramite burokratikoak, bankuetako tramiteak, tramite laboralak, eskola eta abar geroz eta gehiago digitalizatzen ari den garai hauetan, egunetik egunera, desoreka eta arrakala amaigabea eragiten ari gara herritar zaurgarrienen kalterako", diote. "Ez gaude digitalizatze prozesu horren aurka; bai ordea, digitalizatze hori pribilegio bihurtuko bada. Digitalizatzea bai, beti ere, horretarako, baliabide digitalak denon eskura jartzeko gai bagara edota horiek eskuratzeko bideak errazteko gai bagara".

Elkartean maiz artatzen dituzte baliabide falta horrek eraginda edozein tramite digital egiteko beharra duten herritarrak. "Zer esanik ez, seme-alabei eskola lanetan laguntzeko izugarrizko zailtasunekin aurkitzen diren emakumeak. Eta noski, bizi dugun osasun krisialdiak, baliabide horien ezinbesteko beharra areagotu du eta baita agerian utzi ere digitalizatze prozesu hau pribilegio bihurtu dela askorentzat".

Hori kontuan izanik, herriko hainbat enpresekin harremanetan jartzeaz gain, arrasatearrei ere kolaborazioa eskatu diete. "Jarri gurekin harremanetan eta, pozarren, eskaintzeko duzuena gure bulegoan, Pablo Uranga 4, behean, jasoko dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak