Bi taldeek oso indartsu ekin diote lehiari, erasoan zein defentsan, eta lehen laurdena oso berdindua izan da (23-25). Bigarren laurdena ere ildo beretik joan da. Hala ere, atsedenaldian getxoztarrak ziren aurretik (40-43). Aldageletatik bueltan, ordea, etxeko taldeak beste erritmo bat ezarri dio partiduari eta erabat nagusitzen hasi da, aurkaria aukera gabe utziz. Hirugarren laurdenaren amaieran hamar puntuko aldea zuen etxeko taldeak (65-55) eta azken laurdenean areagotu egin du abantaila hori (95-72).
Hala, arrasatearrek hirugarren postuan jarraitzen dute, hamahiru garaipen eta sei porrotekin, eta Getxo aurkari zuzena laugarren da, baina bi partidu gutxiagorekin (hamabi garaipen eta bost porrot).