Klima aldaketaz ariko da Elisa Sainz de Murieta eguaztenean Kulturaten

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko urt. 31a, 08:22

Elisa Sainz de Murieta, Ttap aldizkarian egindako elkarrizketan.

Goienagusik antolatuta, COP26. Klima aldaketari buruzko goi-bilerak. Nondik gatoz eta nora goaz? hitzaldia egingo du ikerlariak otsailaren 2an, 10:00etan, Kulturateko areto nagusian. "Nazioarteko erantzunaren bidaia historikoa egingo dugu, 2021eko azaroan Eskozian ospatu zen 26. goi-bilerara iritsi arte. Ibilbide honetan, nazioarteko klima politikaren itzalak eta argiak, aurrera-pausuak eta erronkak aztertuko ditugu", azaldu dute antolatzaileek.

Elisa Sainz de Murieta EHUko ikertzaile eta irakaslea da Ekonomia Aplikatua departamentuan eta Basque Centre for Climate Change (BC3) ikerketa erakundeko ikertzaile atxikia. Era berean, Geologia Zientzietan lizentziaduna, EHUn (2001). Ondoren, Ingeniaritza eta Ingurumen Kudeaketako master bat egin zuen Madrilgo Industria Antolakuntzarako Eskolan (EOI, 2002), eta hiru urtez aritu zen ULMA industria taldean.

2005ean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailean lanean hasi zen, Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetzarako zuzendari gisa. Etapa horretan, zientziak erabakiak hartzeko oinarri gisa duen garrantzia bertatik bertara ikusteko aukera izan zuen, eta, horregatik, Jaurlaritzan amaitu ondoren, ingurumen- aldaketei buruzko master bat ikastea erabaki zuen (UPV/EHU, 2010), doktoretzarako sarbidea eman ziona.

BC3 erakundean 2010ean hasi zen lanean, eta bertan egin zuen doktore tesia (2016), klima-aldaketak eragindako itsas-mailaren igoerak euskal kostaldean sortu ditzakeen inpaktu eta kalte ekonomikoak aztertuz. 2017tik 2019ra Grantham Research Institute (London School of Economics) institutuko ikertzaile bisitaria izan zen. Gerora, BC3ko ikertzaile bezala aritu da, klima-aldaketaren inpaktuak ikuspegi sozioekonomikotik aztertuz, baita egokitzapen-politikak ere, eta hainbat ikerketa esparrutan lan egiten du (adibidez, COACCH, Gobernadapt).

Hemen dago ikusgai Ttap aldizkariak irailean egindako elkarrizketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak