Herritar talde batek hogei proposamen onenak aukeratuko ditu

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko urt. 19a, 17:10

Aurrekontu parte-hartzaileen lehen fasea amaitu da, herritarren 243 proposamen jasota. Orain, proposamenak aztertu eta sailkatu ondoren, hogei proposamen lehenetsiko ditu hamar eta hamalau boluntario artean dituen Leheneste Taldeak, bozketa fasera pasatzeko. Azken fase hori martxoan abiatuko da.

Leheneste Taldean parte hartuko duten pertsonen hautaketa hiru irizpideren arabera egin dute: adina, generoa eta bizilekua. Bi bilera egingo dituzte, urtarrilaren 25ean eta otsailaren 2an.

Otsailean, taldeak lehenetsitako proposamenen azterketa teknikoa egingo dute udal teknikariek eta proiektu-izaera emango diete, bideragarritasun teknikoa, legala eta azpiegiturazkoa aztertu ondoren.

Esan moduan, hogei proposamen pasako dira martxoan eta apirilean garatuko den bozketa fasera. Fase horretan, herritarrek online eta modu presentzialean eman ahal izango dute botoa. Bozketaren data zehatzak eta prozedura martxoaren hasieran jakinaraziko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak