Udal ordezkariek azaldu duenez, aurreko edizioekin alderatuz gero, "nabarmen" igo dira parte-hartzeak, "2019an esaterako, 113 proposamen jaso baitziren".
Proposamen horiek lehen fasearen barruan daude. Orain, erabakitzailea izango den bigarren fasean, gaika banatuko dituzte proposamen guztiak, eta horietatik 20 eta 30 artean pasako dira bozketara. Lan hori herritar boluntarioz osatutako talde batek egingo du, eta talde horren parte izateko udal webgunean eman daiteke izena.
Azken fasea 2022ko martxoa eta apirila artean garatuko dute. Udal ordezkariek nabarmendu dutenez, bozketarako "parte-hartze sistema erakargarri bat" ari dira lantzen, bereziki haur eta gazteen parte-hartzea sustatzeko. "Modu honetan, helburua administrazio publikoan partaidetza naturaltasunez eta zeharkakotasunez integratzea da".