Zuhaitzak izan dira Arrasateko azokako protagonistak

Josu Bilbao Atxutegi 2022ko urt. 15a, 13:52

Sebero Altube plaza, zuhaitzez beteta.

Iaz bertan behera gelditu ostean indarrez berreskuratu dute arrasatearrek Zuhaitz Eguna. Sebero Altubeko azoka lepo bete da, kanpotik etorri diren lau mintegietako eskaintza gertutik ikusteko. Gainera, Etxezarreta inguruko lurretan mendi txangoa eta zuhaitz landaketa egin dute hainbat lagunek.

2021eko Zuhaitz Eguneko azoka bertan behera gelditu zen pandemiaren eraginagatik, baina aurten, hileko hirugarren zapatuko baserriko produktuen azokak mintegien presentzia izan du beste behin. Lau mintegi (Lurberry, Etxebarria, Belar eta Areitio) gerturatu dira Sebero Altubeko plazara euren zuhaitz, zuhaixka eta fruitu-arbolen sorta zabala eskaintzera.

Izan ere, zuhaitzak landatzeko garaia hau izaten da, eta azokan gora eta behera ibili diren herritar askok erositakoak egun hauetan landatuko dituztela azaldu dute.

Landaketa Etxezarreta inguruan

Goizeko 10:00ak pasatxo abiatu dira 40 bat lagun Musakolatik, hotzari aurre eginez, Etxezarreta inguruko mendi magaletara. Etxezarreta inguruan pinudia zegoen, baina baso autoktonoa osatzen zuten hariztia eta bertako beste espezie batzuk. Hori dela eta, gaurkoan haritzak, batez ere, eta endemikoak diren beste espezie batzuk landatu dituzte auzolanean.

Erlazionatuak

Arrasateko Zuhaitz Eguna 2022

Josu Bilbao Atxutegi 2022 urt 15 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak