"2018. urtean hasi ginen, gure pentsioan %0,25eko igoerarekin, eta 2019an erretiroa hartzeko asmoa zutenek bazekiten pentsioan murrizketa erantsia izango zutela. Pentsioen borroka etorkizuneko belaunaldietakoengatik ere bada. Badakigu pentsio publiko duinek berekin dakartzatela lan-baldintza duinak", azaldu dute.
Lau urteko aldarrikapenek haien fruituak eman dituztela azpimarratu dute, lorpenak zerrendatuz:
-
Pentsioen Balorizazio Indizea aplikatzeari utzi zitzaion (PPren erreformaren 0,25).
-
Jasangarritasun-Faktorea indarrean jartzea atzeratu zen.
-
2018an, oro har, pentsioak % 1,7 igotzea; 2019an, % 1,6; 2020an, % 0,9; eta 2021ean, beste %0,9, %2,5era arteko atzerapenekin; gutxieneko pentsioak % 3 izatea 2019an eta 2021ean.
-
Alarguntza-pentsioa arautzeko soldataren kalkulua % 56ra igarotzea 2018an, eta % 60ra, berriz, 2019an (igoera horiek garbiak izateko ezarritako baldintzek %16ri soilik eragitea ekarri dute, gehienak emakumeak).
-
Zaintzaile ez-profesionalen Gizarte Segurantzako kotizazioa itzultzea.
-
LGSa hilean 735.9 €-tik 900 €-ra igaroko da, 2019an, bat-batean.
-
52 urtetik gorakoentzako sorospen-eskubidea berriro berreskuratzea: PPk erretiratu zituenak.
-
Erreformaren 1. zatian KONTUEN IKUSKARITZA garatzea onartzen da.
-
Gastu desegokiak beren tokira, hots, Estatuko Aurrekontu Orokorretara, pasatzea.
-
Gizarte Segurantzako kotizazioak %0,6 igotzea, diru-sarrerak handitzeko.
-
Gainera, honako gai hauek azpimarratu egin ditugu: egoitzak, banku-praktikak, lehen mailako arreta, koordainketa farmazeutikoa, tarifazo elektrikoa eta abar
Aldarrikapenekin jarraituko dute
Edozelan ere, beste hainbat gauza egiteke daudela zehaztu dute, eta aldarrikapenekin jarraituko dutela gaineratu. Haien iritziz, honakoak dira egiteke dauden puntuak:
-
Gure pentsioaren igoera, 2022rako, tranpa duen KPIaren arabera kalkulatzen da: 2021eko % 5,6tik 2,5 besterik ez zaigu ematen, eta 3,1 kentzen zaigu atzerapenetan eta pentsioaren eguneratzean. Ezin dugu galdutzat eman eskubide hori: ez KPI tranpari.
-
Erreklamatzen dugun gutxieneko pentsioa erreformaren 2. zatirako uzten dute, asmo - adierazpen batekin (batez besteko soldataren % 60).
-
Kotizazio-karrera luzeei (40 urtetik gorakoei) ez zaizkie zigorrak kentzen.
-
Belaunaldien Arteko Ekitate Mekanismoa, Iraunkortasun Faktorearen ordezkoa da.
-
Pentsioen Sistema Publiko banatzailearen zati bat murriztu nahi dute, eta zati hori Banku
Pribatuak kudeatutako pentsio-funts pribatuekin osatu.
-
Onartu den Erreforma honek, erretiro-adina 67 urtera atzeratzen du, hasierako pentsioa kalkulatzeko urte kopurua handitzen du, %100erako kotizatutako urte gehiago eskatzen ditu eta lan-bizitza luzatzea saritzen du. Bitartean gazteen % 40k lanik ez du aurkitzen.
Azpimarratu dute pentsioen balioa KPI errealarekin handitzeko promesak, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa, genero-arrakala murriztea, legegintzaldiaren amaierarako gutxieneko soldata batez besteko soldataren %60ra ezartzea, eta lan-erreformen eta pentsioen alderdi negatiboak indargabetzea egiteke daudela oraindik. "Gure presioa kalean mantendu behar dugu". Hala, zapatuan Donostian elkartzeko deia egin dute, Alderdi Ederren, 12:00etan.