Charo Gomez garaile, Gabonetako Leiho eta Balkoien Lehiaketan

Jon Irizar Aranguren 2021ko abe. 27a, 17:42

Pasa den astean Santa Marina Farmaziak urteroko Erakusleiho Lehiaketako sari nagusia eraman ostean, gaur eman du jakitera Arrasateko Udalak lehen aldiz antolatu duen Gabonetako Leiho eta Balkoien Lehiaketaren irabazlea. Herritarrek emandako 313 botoak zenbatuta, Deba Etorbideko lehen atariko Charo Gomezek eraman du saria.

Berrikuntza modura, Arrasateko Udalak lehen aldiz Gabonetako Leiho eta Balkoien Lehiaketa antolatu du 2021 honetan. Zortzi etxebizitzak eman zuten izena sariketan, eta arrasatearrek webgunearen bidez emandako botoek erabaki dute irabazlea.

Zenbatutako 313 botoen artean, Charo Gomezen Deba Etorbideko balkoiak jaso du herritarren atxikimendu handiena; herriko komertzioetan gastatzeko 300 euroko saria jaso du, beraz. Irabazleak Goienari adierazi dionez, 13 urte daramatza Gabonen bueltan balkoia atontzen: "Apaingarri ezberdinak erosi, eta nik neuk hartzen dut etxeko leihoak egokitzeko lana. Mimoz egiten dut, eta denbora eskaintzen diot". Ez da, gainera, gisa honetako lehiaketa bat irabazten duen lehen aldia; hots, auzoan antolatutako txapelketa ere irabazi zuen pasa den urtean.

Bozka eman duten herritarren artean, berriz, 100 euroko bonu bat zozketatu du Udalak, eta Edurne Elvira izan da zorteduna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak