Gaur arratsaldean banatu dira aurtengo Gabonetako eskaparate lehiaketako sariak. Sei erakusleiho saritu dira; lau komertziori epaimahaiak eman die zuzenean saria, eta beste biri, aldiz, herritarrek. Arrasateko Udalak eta Ibai-arte merkatari elkartea aritu dira ekimena antolatzen, baita oroigarri eta ekarpen ekonomikoak banatzen ere.
Honakoak izan dira, zehazki, epaimahaiak banatutako sariak eta irabazle izan diren komertzioak:
- 1. saria (plaka eta 600 euro): Santa Marina Farmazia
- 2. saria (plaka eta 400 euro): Altuna Lurrindegia
- 3. saria (plaka eta 300 euro): Amaia Albes Moda akademia
- 4. saria (plaka eta 200 euro): Belun Denda
Bide batez, eta saririk jaso ez arren, aipamen berezia egin nahi izan die Udalak Elena jantzi-dendari, Toñi ile-apaindegiari eta Gare loradendari. Horrez gain, hurrengo urterako deialdi berezia egin nahi izan die beste establezimendu askori, epaimahaiaren hitzetan, "lehiaketan izena eman ez eta saria mereziko zuten hainbat eskaparate" baitaude herrian.
Herritarrak protagonista
Epaimahaiaren erabakiez gain, herritarrek ere izan dute zeresana gaurko sari banaketan. 1.613 bozka jaso dira Herritarren saria erabakitzeko, eta Nua Estetika Zentroaren erakusleihoa izan da bozkatuena. Herritarren artean, berriz, 100 euroko bost bonu zozketatu dira. Haur eta gazteen saria-ri dagokionez, 70 boto jaso dira, eta Kids & Us Akademiak eraman du saria. Gaztetxo arrasatearren artean 30 euroko bost bonu banatu dira.
Hona sarituak izan diren erakusleiho guztiak, komertzioetako arduradunekin: