22. Korrikako materiala salgai egongo da zapatuan, Seber Altube plazan

Mirari Altube Arrese 2021ko abe. 15a, 18:46

22. Korrikako materiala.

22. Korrika badator eta materiala saltzeko eta Korrika laguntzaile izateko postua jarriko du AEK-k datorren zapatuan, hilaren 18an, Seber Altube plazan –Portaloi inguruan–, 11:00etatik 14:00etara.

AEK urtarrilean hasiko da herrietan batzordeak antolatzen, ekintzak bideratzen eta kilometroak eskaintzen. Eta urte berriarekin batera jakinaraziko dute Korrikan parte hartzeko moduak zeintzuk izango diren. Hori baino lehen, abenduaren 18an, arropa eta material salmenta postua jarriko dute Arrasateko Seber Altube plazan. "Bertan izango duzue, beraz, euskaltzaleok, Hitzekin leloa duten prendak eta bestelakoak erosteko aukera paregabea", adierazi dute AEKtik.

Horrekin batera, Korrika laguntzaile izateko izena eman ahalko da: "Laguntza eman eta Korrikaren zozketa piloan sartzeko aukera izango duzue, Korrikaren informazio zuzen osoa jasotzekoa, unitate didaktikoak jaitsi..."

AEK-k herritarrak animatu gura ditu: "Badator, beraz, eta honekin hasiko gara motorrak berotzen eta hitzen eta ekimenaren garaiarekin bat egiten".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak