20 proposamenak hauek dira:
- Autobus geltoki berriaren kokapenaren azterketa.
- Bidegorri sarea bukatzeko plangintza sortzea.
- Neguko aterpetxea egitea.
- Jantoki sozial bat martxan jartzea.
- Interbentzio psikologiko zerbitzua sortu, baliabiderik ez duten herritarrentzako.
- Babeseko etxebizitza parkea handitzea.
- Langileriaren soldata kpi-ra egokitzea.
- Osiñako biribilgunearen ondotik oinezkoentzako bide seguru bat egitea.
- Santa Barbara parkearen duintzea, egunezko erabilera sustatzeko.
- Osiña eta Intxausti natur eremu moduan mantentzea.
- Arrasate eta Aramaio arteko bidegorria sustatzea.
- Arrasate eta Elorrio arteko errege bidea berreskuratzea.
- Udalabide proiektua: Udalara oinezkoentzako bide seguru eta segregatu baten proiektua egitea.
- Kultur ekitaldien sarreren gestio gastuak herritarrei ez kargatzea.
- Zuhaitzen landaketarako partida sortzea.
- Etxezarretako lorategiaren sarrerak duindu herritarren aisialdirako egokituz.
- Iturbide egoitzaren aurrean arnas gune bat sortzea.
- Musakolan aterpe bat jartzeko proiektua martxan jartzea.
- Kale garbiketaren arrazionalizazioarentzako azterketa egitea.
- Herri lurren eremua erosteko katalogoa sortzeko partida.
Azken zortziak, hizki lodiz daudenak, dira Udal Gobernuak onartutako puntuak. "Baina euren onarpena urrun geratzen da gure helburuetatik, 2022rako prestatu duten aurrekontua urrun geratzen den bezalaxe Arrasateko EH Bilduk herrirako sustatuko lituzkeen politiketatik", dio oharrak. "Halere, onartu dizkiguten proiektuak, euren txikitasunean, herritarren bizi kalitatea hobetzeko urratsak badirenez, udalbatzarraren gaurko bilkuran abstentzioaren alde egin dugu".
EH Bildu "konbentzituta" dago udal politikek Arrasate "herri euskaldun, feminista, solidario eta atseginagoa" izaten lagundu dezaketela eta horretan lanean jarraituko dutela, "ideia barik" dagoen Gobernu bat ikusten dute eta.
Gazte txokoaz eta Emakume Txokoaz
2022rako aurrekontuan txertatzea lortu ez arren, "oso gogoan" dituzte haientzat lehentasunezkoak diren hainbat zerbitzu eta udal sailen egoera larriari buelta emateko urgentzia. "Gazte txokoaren aldaketa, Emakume Txokoaren segurtasun falta eta jauzi kualitatibo bat emateko behar duen espazio berri baten beharra, kale gorrian bizi direnendako aterpetxea, udaleko hezkuntza sailaren egoera prekarioa, euskara biziberritzeko udal plan integral baten premia...".