Udal arkitektoa Ibai Alde etxean izan da gaur, astelehena, eta bizilagunei adierazi die dagoeneko segurua dela etxera itzultzea. Izan ere, etxebizitza eta garajearen artean mozketa bat egin dute udal langileek, garajea jausiko balitz, etxea seguru mantentzeko, eta interbentzio horren ondorioz, etxera itzultzeko aukera eman die arkitektoak bizilagunei.
Edozelan ere, Udal Gobernuko ordezkarien falta sumatu dute bizilagunek. "Ez da inor etorri eta ez digute laguntza gehiago eskaini. Arkitektoak esan digu Udalak egin dezakeena egin duela.
Bestalde, Ura agentziako inspektorea ere izan da egoeraren azterketa egiten. "Esan digu berak uste duela martxan jarri beharko litzatekeela harri-lubeta jartzeko prozesua, baina oraindik ez dugu jakinarazpenik jaso. Ezinbestekoa da guretzat hor harri-lubeta jartzea, eurite bat dagoen bakoitzean errekari begira egon beharrik ez izateko", gaineratu du Ugaldek.