Goikobaluk eta Txorbelak kontzertu solidarioak egingo dituzte asteburuan, Harremanek antolatuta

Hasier Larrea 2021ko abe. 13a, 10:54

Goikobalu abesbatzaren kontzertua.

Barikuan, hilak 17, San Juan parrokian abestuko du Goikobalu abesbatzak, 20:00etan hasita. Domekan, berriz, Txorbela otxotea izango da San Frantzisko elizan abestuko duena, 12:30ean.

Harreman GKEk adierazi bezala, kontzertu solidarioak izango dira, "era guztietako ezbeharrak pairatzen dituzten eta premia larriko egoerak bizi dituzten herrialdeetako pertsonen egoera ezagutarazi eta haiei laguntzeko". Izan ere, ANKUR-India eta MOZANBIKE proiektuetara hurbiltzeko kanpaina berria abiatu du Harremanek, eta horren nondik norakoak azalduko dizkiete bi kontzertuetan herritar, elkarte eta erakundeei, proiektu horietan bazkide edo laguntzaile gisa parte har dezaten.

Goikobalu eta Txorbela abestaldeen prestutasunari balioa eman nahi izan diote Harremaneko kideek, "kontzertu solidarioei balio erantsia emateko asmoz, arreta handiz prestatu dituztelako euren errepertorio onenak".

Bidezko merkataritza sustatzen duen bailarako elkarteak Arrasateko eta inguruko herritar orori gonbidapena luzatu dio bi ekitaldietara gertura daitezen.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak