Iban del Campo: "Euskal txertoaren aurkikuntza kontatzen du 'Serendipia'-k"

Hasier Larrea 2021ko abe. 3a, 14:32

Del Campo, eskuman, film laburraren grabaketan.

Euskal Zine Bileran saritu berri dute Limbus filmak ekoiztetxeko zuzendariaren fikziozko film laburra. Bihar, zapatua, Durangoko Azokako Irudienean aurkeztuko du.

Zineuskadiren Itxitik deialdiari esker zuzendu eta ekoiztu du Iban Del Campok (Arrasate, 1971) Serendipia; 2020ko abenduan grabatu ostean, banaketa fasean dago orain murgilduta.

Lekeition Urrezko Antzarra irabazi izana harrera ona izaten ari den seinale izango da, ezta?

Zalantzarik gabe. Epaileek istorioaren koherentzia nabarmendu dute, eta hori, grabaketa beti kaosa izaten dela kontuan har-tuta, oso pozgarria da.

Zer kontatzen du Serendipia-k?

Euskal txertoa aurkitzen duen birologo baten ikerketa-prozesua. Amancay Gaztañagak gorpuzten duen zientzialariak bere metodo propioak baliatzen ditu; izan ere, izenburuak esan nahi du zerbaiten bila joan eta beste zerbaitekin topo egitea. Paraleloki, zuzendarioi hori gertatzen zaigu, sarri, grabatzera joaten garenean.

Filma ikusi dutenek ze iritzi partekatu dute?

Ez genion ikusleari dena eginda eman nahi, interpretazio librea sustatu nahi genuen. Uste dut hori lortu dugula, denetik esan digutelako; batzuek zientzia fik-zioarekin lotzen dute, beste batzuek umorearekin... Polita da hori, harritu egiten zaituztelako irakurketek. Denak dira interesgarriak, eta esan gabe doa behin pelikula eginda ikuslearen jabetzara pasatzen dela.

Noiz eta non egongo da ikusteko aukera aurrerantzean?

Zapatu honetan bertan Durangoko Azokan aurkeztuko dugu, Irudienean, 13:00etan. Jende desberdinarengana hurbiltzeko parada emango digu hitzordu horrek. Bestalde, martxotik aurrera EITBn jarriko dute ikusgai, baita webgunean ere, pandemia heldu zenetik bi urte beteko direlako orduan.

Pandemiaren testuinguruarekin zeharo lotuta baitago proiektua...

Konfinamenduan Eusko Jaurlaritzak laguntza berezi batzuk argitaratu zituen ikus-entzunezko sektoreari begira. Zazpi film labur finantzatu zituen; tartean, Serendipia.

Normalean, zuzendari, baina oraingoan ekoizle ere izan zara. Zer moduz?

Neure buruarekin eztabaidatu behar izan dut, baina errazagoa izan zait ze plano grabatu dezakedan eta zer ez erabakitzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak