Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak gaur goizean egin duen agerraldian Kontseiluak azken astean hartu dituen erabakiak eman ditu jakitera. Badalab-en egoitzaren irekieraz edota Euskararen Nazioarteko Egunaz gain, COVID-19ari lotutako azken berriak ere izan ditu berbagai.
Bada, "oinarrizko babes eta prebentzio neurriak" eguneroko bizitzan txertatzera animatzeaz gain, Gipuzkoako zaharren egoitzetan kutsatutako egoilarrak izan ditu hizpide. Positibo berriak atzeman dituztela iragarri du Olanok, egoera "zorrotz eta erne" jarraitzen ari direla esateaz gain. Bide horretan, kutsatutako adineko herritarrak artatzeko erreferentziazko zentro berri bat irekiko dutela adierazi du, 2020ko ekainetik martxan dagoen Eibarko Ospitaleko zerbitzua osatzeko.
19 plaza
Arrasateko San Juan de Dios zentroan irekiko dute, hain zuzen, espazio berria. Abenduaren 1etik aurrera, 19 plaza egokituko dira Gesalibarko egoitzan Gipuzkoako zaharren egoitzetan COVID-19az kutsatutako egoilarrak artatzeko.