Aurten 10 zebrabideren argiztapena hobetu nahi du Udalak: "Zirkulaziorik handieneko eremuetan, jende asko biltzen duten merkataritzako eta aisialdiko ekipamendu edo establezimenduen hurbiltasunagatik".
Hasteko, Otalora Lizentziatua kalean jarriko dute oinezkoentzako pasabide adimenduna; zehazki, Kulturatetik Uarkapera doan zebrabidean. Victoriano Fuentesek, Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzoetako zinegotziak adierazi duenez, “zebrabideen argiztapena hobetzeko ekintza batzuk garatzen ari gara eta hainbat zebrabidetan argiztapena indartzea planifikatuta dugu".
Lurreko markek LED argidun seinaleak izango dituzte. Zinegotziaren esanetan, “zebrabide horiek asko murrizten dute istripu kopurua eta, batez ere, harrapatzeko arriskua. Oinezkoentzako herri seguru bilakatzeko bidean pausu berri bat izango da”.
Lana, esleituta
Udalak lehiaketa bidez eman dio Interlight enpresari argiztapen berezia instalatzeko ardura, 8.479 eurotako inbertsioa eginez (BEZ gabe).