Ezker Anitzak neurriak hartzea eskatu dio Aldundiari, Arrasateko saihesbideko istripuak ekiditeko

Eneko Azurmendi Barrena 2021ko aza. 16a, 17:16

Gaur goizeko istripua, G627 errepidean, Arrasateko saihesbidean.

Ezker Anitza-IU Debagoienaren eskariak aintzat hartuta, Elkarrekin Gipuzkoa taldeak hainbat galdera erregistratu ditu Gipuzkoako Batzar Nagusietan, eta idatziz erantzuteko eskatu dio Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuari. Ezkerreko taldeak kezka azaldu du azkenaldian G627 errepidean istripuak ugaritu direla eta.

Ezker Anitza-IU Debagoienak berretsi du azken bi hilabeteetan gutxienez lau istripu izan direla Arrasateko saihesbidean, 35. kilometro inguruan, azkena gaur goizean. "Hori dela eta, informazioa eskuratu gura dugu, istripu horiek zerk eragiten dituen eta puntu hori istripu ugariko gune moduan kontsideratuta dagoen jakiteko".

Era berean, Ezker Anitza-IU Debagoienak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio neurriak har ditzala inguru horretako segurtasuna hobetzeko, "istripu gehiago egon ez daitezen eta erabiltzaile guztien segurtasuna bermatuta egon dadin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak