Toundra taldekoak ez dira izoztuta geldituko oraingoan

Hasier Larrea 2021ko aza. 12a, 12:12

Argazkia: Emilio Pastor

Madrilen izan zen elurteak galarazi egin zien urtarrileko kontzertua jotzea, eta bihar izango dute beste aukera bat. Amaia antzokian joko dute, 19:30ean hasita.

2020ko otsailean kaleratu zuen post-rock estiloko bandak Das Cabinet des Dr. Caligari diskoa, bere zazpigarren albuma. Izen bereko film espresionista eta mutuari soinu banda propioa jarri zioten modu horretan. Zuzenekoei begira, 101 urte bete dituen pelikula proiektatu bitartean interpretatzen dituzte abestiak, momentu emotibo bezain bereziak eskainiz publikoari. Esperimentu horren emaitza nolakoa den frogatu nahi duenak Amaia antzokira gerturatu besterik ez dauka, bihar, zapatua, 19:30ean hasita.

Etortzeko gogoz

Filomena denboraleagatik urtarrilekoa bertan behera gelditu aurretik Euskal Herrira etortzeko "irrikan" bazeuden, zer esanik ez hamar hilabeteren ostean. Bien bitartean, baina, ez dira gora begira egon, HEX izeneko diskoa kaleratu baitute. Hori Gasteizko Hell Doradon aurkeztu zuten hilaren 6an. Arrasateko egonaldiaren ostean, Donostiako Victoria Eugenian eta Bilboko Arriagan joko du Madrileko taldeak.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak