Hegazti hauek koartza, gartza edo amiamoko izenez ezagutu izan dira euskaraz. Euskal Herrira negua igarotzera etortzen dira gehienak, baina badira urte osoa hemen igarotzen dutenak ere. Ibai bazterretan edo urmaeletan ikus daitezke, moko luzea baliatuz beraien elikagai nagusia diren arrainen eta anfibioen bila.