Barrualdean, etxebizitzetara iristeko oinarrizko egokitzapen bat egin behar dela eman du jakitera Gobernuak. "Oro har, kanaleta erabiliko da hartuneak bezeroari eramateko, eta erregistro bat egingo da zerbitzua emango dien kutxa instalatzeko".
Udalak bere gain hartuko du instalakuntza lurperatzearen kostua, baina zuntza atarietan eta etxebizitzetan sartu beharko denez, beharrezkoa da etxebizitza bloke bakoitzeko auzotarren komunitateak lan horiek baimentzea. Baimenen inguruan hauek dira azken datuak (zerrenda hemen ikusgai). Azken hilabetean 30 etxe atari gehiagok baimendu dute zuntz optikoaren ezarpena:
- Baimena sinatuta eta aurkeztuta daukaten atarteak: 116
- Baimena sinatu ez duten atarteak: 59
Falta diren atariekin lanean jarraituko du Udal Gobernuak, baimena eman dezaten eta, era berean, Ferrerias kalean abiatu dituzten lanek baimenen araberako jarraipena izango dute gainontzeko kaleetan. Gobernuak gogorarazi du zuntza alde zaharrera eraman eta atarietan instalakuntza egitea bere gain hartuko duela lehen deialdi honetan. "Aurrerago atxikitzea erabakitzen duten atariek, kaletik etxera bitarteko instalakuntza bere gain hartu beharko dute", gaineratu du.